BCCCAP00000000000000000001790

-bein baiño geiagotan entzun nien ori auzokoei, are– kin okasioren bat izan ta gero. Etzan, bada, oso gizon atsegin oietakoa. Gizarte– koa ere ez noski. Edan gaiztokoa. Itzetik ortzera de– sapioa besterik etzeukan oietakoa. Aren ondoan ama xaarrak bai, pagatu zuen larrutik. Aste guzian mando batek bezela egingo zuen la– na mutillak. Baiña igande ta jaietan utzi ari lasai. Askatasun-zalea zan, beretzako beiñepein. Berandu bederen, berak egingo zituen ukuilluko lanak. Ba– tzuetan, ordea, ama gaixoa pazientzitik atera ta baka– rrik, aspaldian alargun, illundu ta orduak eta orduak semea noiz etorriko zai. Azienda ukuilluan marruka, eta berak jezten jakin ez. Luzetetsirik, arrats batean auzoko morroia deitu zuen, semea etzala ageri ta ukuilluko lanak egitera ea mesedez etorriko al zan. Au, amonatzaz urrikalduta, azaldu zan. la lanak bukatu zituen orduan, Pelipe ere bai, zurrutak erabat gaiztotua; eta auzoko morroia, danik borondaterik onenarekin, ukuilluko lanak egiten arkitu zuen. -Nork deitu au? Guk ez diagu morroi bearrik -eraso zion, asarre. -Ire ama joan dek gure etxera erdi negarrez, eta arek esan ta etorri nauk, urrikalduta. Oraintxe bukae– ran niñun. -Ik ez dek kulparik. Ez berriz etorri gero onera. Eskerrak eman bearrean, aurrean biali zuan an– dik. Ama azaldu zan orduan sukaldetik oiuka: -Nik deituta etorri dek ori, bei gaixoak lertu bai– ño len zerbait egiteko. Semeak, errespeto gutxirekin, gorotz-pillara bota zuen. -Seme biurria aleena! Amari ere ez al diok begi– runerik? 151

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz