BCCCAP00000000000000000001790

eguraldi kaxkarra. Bide ertzeko aigietara putzuaren dizdira ikustean, anaiak galdetuko zion: -«Gora Euskadi!» nola oiu egiten zenion zuk ari? -Olaxe. Makurtu ta jauzi egingo zuen, ur zipristiñak aida– tuz. Galtz ipurdi goxoak eramango zituen etxera. Parranda ta guzi, bere anai-arrebetan mundu aldi– rik luzeena igarotakoa au zala uste det. Beste anai guziak jenio kaskarrekoak ziran, eta maltzurrak. Pelipe, batez ere. Gazteena izan arren, au zegoen etxerako. Baiña beste anai bat, ordurako ez– kondua, irrikitan leku bererako. Mutil moxtaka xabal bat zan au. Beste senide guziak bezela, gogorra. Zeukan gorputzerako, indartsua. Bizia, baiña jenio kaskarrekoa. Baserri ederrean bizi ziran, baiña maizterrak. Alare, nagusia aberatsa, ona ta oparoa zuten. Urtean errenta lege bat ordaindu ta askatasun osoa zeukaten bertako baso ta puskekin. Etzan, bada, arritzekoa ez– kondua ere baserri aren atzetik ibiltzea. Zaarragoa zan gaiñera, eta Joanitaren aizparekin ezkondua. Etziran, bada, bi anaiak elkarrekin ondo etortzen. Pelipek ezaugarri batzuk bazituen. Ezkerreko sorbaldari maíz gora-beeran eragiten zion, eta alder– di ortako begiarekin keiñua ugari, musean bezela. Bere amarekin bakarrik bizi zan baserrian, eta emakume baten bear gorria zeukaten. Baiña ama be– ra ere zaarragoaren alde zegoen. Askoz gozoagoa, emakume on batekin ezkondua, ordurako semetxo bat ere bazuten, eta baserrian bakarrik geratzen zan amonarentzat bizi erdia zan orí. Denak Peliperi beldurra zioten, ez indartsua zala– ko. Gaiztoz ta maltzurrez inguru guzian ezaguna bai" zan. -Bide bazter batetik sutzeko ere obea dek orí 150

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz