BCCCAP00000000000000000001790

PELIPE Pelipe mutil ura nor zan galdetuko didazute, eta arrazoi osoarekin. Orain arte azaldu danez, Joanita– ren senargaia edo ala izan nai zuena. Ala agertzen zaigu beiñepein. Sendi ugarikoa zan, anai-arreba asko zituena; eta mutilletan bera zan gazteena. Arreba bat bazuen txi– kiagoa. Fameli estraiñoa zan au benetan. Ezagutu gen– duenok ala aitortzen degu. Ordurako bazituen iru edo lau anai-arreba illak, eta beste batzuk kanpora ezkonduak. Bat, zaarrena beiñepein, parrandatik bizi zana. Atorrante utsa, etxe jakiñik gabekoa, mutil zaarra eta berezko ona. Zalantzarik gabe, denetan atsegiñena. Amar-amabi egun non zebillen etzekitela igaro ondoren, noizbait, zikin-zikiña eta patrikan xentimo– rik gabe, azalduko zan etxera. Ama bizi zuen arte, onek artzen zuen. Ura il zanean, kito. Etxetik biali ta txabola zaarretan, tolareetan edo, errukituta, artzen zuten beren etxeetan. Lo egingo zuen. Jan ta jantzi ere bai. Zurruta orí zan bere pekatua, eta lan egiteko gogo gutxi. Beste gaiñerakoan, len esan dedanez, etxe artako seniderik atsegiñena, eta mundu ontan 148

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz