BCCCAP00000000000000000001790

-Orrekin konpondu? II ta ere ez diola ajolik esan dit, zu aurretik eraman ezkero. Eta zuri laguntzen as– ten banaiz, zure martxa eramango detala nik ere. Ka– katsua aleenal Azkenean sutu naiz eta beso ondotik artuz zilipurdika bota det, eta geiago nere bidera ez azaltzeko. Ez digula pakean utziko. Zutitu ta «¡Santo Dios! Au ez dek ortara geratuko!» oiuka joan da. «Konpondu» diozu? Sekula baiño okerrago geratu gera. Bazabiltzake eme. Ni ere bai. Arekin ez ez– kontzezkeroz, ezta besterekin ere esan dit. Atarra– mentu onean sartzen gaitu orrek. Zu, berriz, Joanita, sekula baiño beranduago zabiltza. Ez ote diguzu ge– ro zeleta txikiren bat egin eta gure elkar-izketa guzia entzun? Neskaren arpegia zerbait gorritu egin zan, eta ala erantzun zion: -Zuek noiz bereziko zai orrenbeste denboran, zerbait egin bear nuen. -Barkatu -esan zion mutillak-. Ez dit batere ajo– lik, baizik-eta naiago det entzun dezun. Berdin zuri min emango dizun itz bat ere ez det uste esan deta– nik. Orain nere berri ere badakizu ondo. Ortik aurre– rakoa zure esku dago. Neska zerbait lotsatua geratu zan, baiña konten– tu. -«Konpondu» diozu? -Josetxok berriro buruari eragiñaz-. Zerbait autsi al degu? «Zer zekit nik zuen arteko berri?» esan diot. Ume bat banintz bezela, alajainkia, zurekin emen egon ta itzegitea ere galera– zi nai zidan. Desapioka jetxi da, igo baiño umillago. Iño~i kargu artu bear badio, artzeko muzin egin dio– nan. Baiña neskak, zer itzegin zuten etzion galdetu. Dena entzun baizuen. Orain bazekien Josetxoren be– rri. Biotzean zeukala, alegia. Ortik aurrerakoa laster egingo zuten, besteak bitartean ez bazien azio txa- 144

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz