BCCCAP00000000000000000001790

OTSOA JOAN TA ARDIA ETORRI Ura beera ezkutatzen ikusi zuenean, lasterka ba– tean karrikotxera joan ta bereala azaldu zan Joanita. Ezer ez baleki bezela, galdetu zion: -Nor zenduen orí? -Ez al dezu ezagutu? Pelipe, zure biotzeko nobio goxo ura, neri kargu artzera etorria. -Lengoan zerbait aipatu zidan, bai. Neri, berriz, zuri esatea aztu. -Barkatua dago. Etzenduen pekatu izugarririk egin. Eta, berezi eziñik, oraindik orrekin al zabiltza? -Jainkoagatik zaude ixilik, Josetxo, ospela dau– kadan zaiña zapaldu didazu ta. Ez dit ateratzen uz– ten. Joaten banaiz, berriz, jai-arratsalde guzian elka– .rrekin itzik egin gabe. Ni nora, ura ere ara, beti nere atzetik. Espaloiz aldatzen banaiz, ori ere bai. Zerbait artzera-edo nonbait sartzen banaiz, ori ere bai. Nor– baitekin izketan geratzean, arek aldegin arte ori alda– menean, pazientzi osoan itxuraz baiñepein. Ez dakit bere biotz kaxkar ura nola edukiko duen. Nere txa– kur bat neri laguntzeko jarraika dabilkidana dirudi. Orixe da, nai ta ere, nere ondotik ezin kendua. Az– keneko agurra egin nion, baiña orrentzat baietza eman banio bezela. Eta konpondu al zerate? 143

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz