BCCCAP00000000000000000001790

-Irea garbi ikusia zegok, ere burua besterik ez dek maite ta. -Nik etziot, bada, barkatuko, ezertarako boronda– terik ez detala eroria utzia niok eta. -Alazankoa! Iltzeko griñak ez dizkik, bada, ken– du? Gaiñera, zer barkatu bear diok ari, aingeru batek baiño erru geiago etzeukak eta? -Nai dekana esan zak. Nik ez dit atzerarik egin– go. -Or zegok, bada, koska: ez dekala amorrik eman nai. Zenbat eta geiago aren atzetik ibili, orduan eta okerrago irearekin atera nai uke, eta ez dek iritxiko. Eta kobarde utsa aiz, orri ezer egiten badiok. -Etzaidakela neri olako arrazoirik eman. -Baita bein ta milla aldiz ere, orri olakorik egiten badiok, bere burua ezin zaindu duen neska gizarajo bati. Utziok pakean, askea dek eta. Ura aurretik era– man ta bizirik geratuko baintza, berriz, norbaitek emango likek merezi dekana. -Agian ik? -Ori ere balitekek, baiña ni baiño aurreragokoak badituk. Itza ta putza ari aiz, baiña ez dit ezer ere sinisten. Neska izutzeagatik guzia. -Tartean jartzen baaiz, baita i ere. Josetxok beso ondotik eldu zion eta zilipurdika bota zuen. -Gizona baintza, bertan itoko iñuket. Ez adilla geiago nere aurrean jarri. -¡Santo Dios! Au ez dek ortara geratuko! -oiu egiñez, lasterka aldegin zuan andik. Benetan artaz urrikaldua, atzetik begira egon zi– tzaion Josetxo. 142

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz