BCCCAP00000000000000000001790
esaten dituken auek entzuten baditu, geiago oraindik, eskubide osoarekin. Etzekit itz emanak zeraten ere. Zerekin sendatzen dan badakik. Baiña, zoritxarrez, ik indarkerira jotzen dek. -Sendatu? Nola? -Neskak ezetza eman zin egunetik utzi bauan, eta alegiñak egin aztutzera, ero bat bezela atzetik ibi– li gabe, aurrenetik suprituko uan, baiña bai onuzkero lasaitu ere. Bestela, len esan ditena: Ameriketara joan. -Ik ez dakik maitasunaren berri. -Egia diok. Baiña ez ik ere. Utzi aulako erotze- raiño sumindu? Itxura ez badek egiten beiñepein, bu– rutik egiña ago. Ez diok arrazoiari lekurik ematen. Maitasun ortaz, Pelipe, nik ez dit sinisten. -Nai dekan bezela pentsatu. Nik izango dizkit nere erruak. Baiña ik eta neskak zalantzarik gabe geienak. -Or bi zemai zetozek batera noski: bat neretzat eta bestea arentzat. Nik ez badet uzten, il egingo de– kala alegia, ta errudun ni izango nintzakela. Ez, Peli– pe. Arrazoi orrek ez dik batere balio. Ire eziñaren errua besteri ezarri nai diok. Nik etzeukat oraindik arazo orrekin zer ikusirik. Ura ere, jakiña, berak nai duenaren atzetik ibiliko dek. Bere zorionaren billa saiatzea ez ote du arrazoi? -Erakutsiko ziot nik orri nola ibilli. Mutilla kale gorrian bakarrik utzi ta iges egiteko etzegok eskubi– derik. -Len ere esan dit maitasuna itxua dala. Ik beste bat obea billatuko bau, oni jarraituko al ioke? -Ori etzekiagu. -Neskak utzitako mutil zaarretik baiño, mutillak nai duen bezela jolastu ondoren utzitako neska zaa– rretik geiago zegok, bai, mundu ontan. -Ik arrazoiak aixa baiezten dituk beiñepein. 141
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz