BCCCAP00000000000000000001790

-Ik ateratzen dizkiguk eltzetik babak. Nik ere biotzean zeukat, baiña pazientzia. Berak ez badu ne– rekin nai, zer egingo ziogu? Dijoala nai duenarekin. Biontzat obe. Ni ez nauk pistola artu ta beartzera joango. Indarrean egiten dan ezkontzak ezin lezakek ondoren _onik ekarri famelira. Berea dek azkeneko itza. Bein baiño geiagotan esan dit, eta ez nikek beti arazo onen gora-beera berriketan jardun nai. Bitar– tean, ixillean maitatu. -Nerekin ez badu nai, ez dek, bada, besterekin ezkonduko. -Ori, motell, zemai ikaragarria dek gero, Pelipe. Oraintxe bertan ertzaiñari salatzeko modukoa. Ares– tian ez didak esan ez aizela aari-jokora etorri? Ume– keri bat uke orren ondoan. Bazirudik, motell, ura ire puska bat dala, ire jolaserako alegia, ta nai ta nai ez iretzat bear duena. -Ni galduko nauk, baiña beste bat aurretik era– manta. -Ori oraindik zemai gaiztoagoa dek. Nor dek beste ori? Agian ni edo neska. Nik ere badit gero arma; eta, len esan ditenez, oso tiralari ona nauk. Neskak ere badizkik gurasoak. Anaiak, beren bizia emateraiño babestuko lutekenak. Txakurraren ortze– tan untxia bezela ezin utziko diagu. -Etzidak batere ajolik. Il bear banauzute, il. Bai– ña norbait aurretik eraman ta gero. Ni ez nauk orrela biziko. -Orren ere bizimoduz etsia baabil, zergatik ez dek Ameriketa aldera aldegiten? -Ez likek norbaitek parra gaizki egingo. -Erruki aut benetan, Pelipe. Egitan ari baaiz bei- ñepein, inpemu berean bizi aiz. Neri etzaidak iñor orren barruraiño sartuko. Eta nork dizkik erruak? Neskak bakarrak ez. Ik ere bai, geienak gaiñera. Arek utzi baau, bere arrazoiak izango dizkik; eta ik 140

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz