BCCCAP00000000000000000001790

ezertxo ere jakin nai. Ik ez didak zer egin eta non barrena joan bear detan erakutsiko. Aolku emale geiegi zebillek nere inguruan. I jarri aiz nere bidean. Neskarekin zerbait badek, konpondu adi arekin. Eta i utzi ta neregana baletor, nik lagunduko ziot. • -Ni ez nauk aari-jokora etorri. -Ire zemai ta desapioak baietz ziruditek. Bestela, zertara ator i oneraiño? Neri kargu artzera? Eskasa– goa nintzala igerri baion, proba txiki bat egin gabe ez intzan i emendik joango. Aari gogortxoegia azal– du zaik aurrera. -Suzko armak asmatu zituzten ezkero, indarrak gutxi balio dik. -Arekin ere ik ainbeste egingo nikek. Orain ari nauk soldaduzkarako ikastaldiak egiten, eta buru egi– ten duten guziak arrituta zeudek: begia jartzen detan lekuan sartzen dala. Eta oraindik ez nauk asi besterik egin. Arrika, berriz, etzeukak etsairik inguru ontan. Baiña batez ere arrazoia oso-osorik nik detala. Zuen arazo ortan, bada, ez dit naastu nai, eta utzidak neri pakean. -Utziok orduan ik ere neskari. -Zer deabru sartu zaik buruan? Amar aldiz esan dit onuzkero ez diodala bein ere ortaz itzegin. Ezta nai duen bidetik joan galerazi ere. I baiño ni atsegi– ñagoa bazaio, zer nai uke: arpegia itxusitzea, bi bela– rriak moztuta edo? Egunero bi aldiz arek eta nik emen itzegin bearra zeukagu, eta biok gazteak; eta ortik aurrera ixilik eta uste gabean sartzen <lana izan bear dik maitasunak. -Iru urteko jardunean biotzean zeukat nik ori, eta etzakala txoratu arazi. -Ni ez nauk ire asmoen aurka. Baiña mutil gazte baten maitasuna neska gazte baten biotzean sartzen erreza izan bear dik. Ateratzen, ordea, zaillagoa nos– ki. Orri etzegok ataka jartzerik. -Ezagutu aun ezkero okertu dek ori. 139

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz