BCCCAP00000000000000000001790

na. I baiño ni obea iruditzen bazaio, zergatik ez niok ni maite bear? -Esan litekek oraindik amaren magaletik ez aize– la atera, ta non ikasi dituk esaera zorrotz oiek? -Motell, eskola izugarririk etzeukat. Baiña ira– kurtzen detana nere buruan geratzen dek. Asteroko Argia-k eta urteroko Arantzazuko egutegiak dakarte– na dek nere jakinduria. I lenago mundura etorri bain– tzan ere, amaren magaletik ia ni lenago atera niñuan. Bearrak erakutsita bizi nauk. Utzi bakoitzaren aska– tasunari, eta zalantzarik gabe denok asmatuko diagu. -Arrazoi dek. Orrek ala bear likek. Baiña, bada ez bada, ez adilla nere bidean jarri, eta abeto aterako aiz. -Arazo au zuzen epaitzeko, espatsuegi abil. Len ere esan dit. Ez dek ere burua besterik ikusten. La– guna lertuko badek ere, ire ona lenengo nai uke. Ire– kin ezkondua balego bezela itzegiten dek. Nik utziko banu ere, uste al dek irekin ezkonduko litzakela? Bein aotik goitika bota duena jaten ez al dek asiko berriro. Kristalezko kutxan bizi bearko likek, irekin ez utsegitezkeroz, beste iñorekin itzegiteko beldu– rrak. Baiña zertarako atar neri zemaika, ni izutuko naukelakoan? Ez abil leku txarrean. Bi beso zauli ta senda nerekin zerarnazkit, eta baserriko eguneroko betiko !anean zaildua negok. Ez adi, bada, begi lu– zeegi izan, Pelipe. Laster artuko uke nere erantzuna. Gauden, bada, bakoitza bere lekuan. -Nik jenio kaxkarra detala, baiña ik ez dek askoz obea. -Nik ez dit okasiorik nai, eta abisatzen duena ez ornen dek lapurra. -Ik: utziok neskari, eta biok pake~ biziko gaituk. -Len ere esan dit: ori Joanitaren esku zegok. Eta au izan dedilla lenengo ta azkenekoa. Bestela, Jose– txo nor dan !aster ikasiko dek. Nik zuen berri etze– kit, ik emen kontatu didakena besterik, eta ez dit 138

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz