BCCCAP00000000000000000001790
ko itza, aske-aske emana gaiñera. Il arte bere alda– menean bizi bear duena aukeratzeko, ondo kontuak ateratzea al dizkik. -Erriko bikarioak bezela itzegiten dek, motell. -Eta zergatik ez? Biotza lasai daukadanaren itxu- ra dek ori. Ni ez nagoela, alegia, iñorekin itxutuegia. Errespetatu bakoitzaren askatasuna. Txakurrak ere egiten ditek orrenbeste. Ori beste batekin joango ba– litz, naigabe artuko nikek. Baiña ni ez niñuke, i be– zela, indarkerian asiko. Aukeratzen duenarekin izan dedilla zoriontsua. Ni, berriz, beste baten billa. Adarra jotzen ari zitzaion Josetxo. Besteak, be– rriz, gaztearen itzegiteko modua ezin burutuz, ala erantzun zion: -Ezagun dek maitatzea zer dan ez dakikela. Gaz– teegia aiz ortarako. -Ik bai al dakik? Ik dioken ori maitasuna al dek, edo erekoikeri galanta? Arek utzi aulako, gorrotoan artu dek, eta amorruz; eta, dagoeneko, ura galdu nai– rik abil. Eta seguru bazekit ura ez litzakela sekula irekin zoriontsua izango. -Nor zebillek ura galdu nairik? -Zertan ator orduan neri kargu artzera, berak ne- rekin nai badu? Alperrik izango dituk ire zemaiak. Nik ez dit atzerarik egingo, gure etxerako emakume jatorragorik ezin litekek arkitu ta. Gaixoa beldurrak aidean darabilkik. Ez ote du berak nai duena aukera– tzeko eskubiderik-edo? -Utziok neskatxa orri pakean, neretzat aukeratua zeukat eta. -Eta berak i utzi ta ni aukeratzen banau? Txala– ren bat dala uste al dek, ire gogozkoa dala ta eroste– ko? Ez dek, ordea, ire borondatea aski, besteak ere badik berea. Ezetz esaten badu, ire asmoak uts gera– tuko dituk. Maitasuna aldakorra dek, baiña itxua. Berekoikeria, berriz, gorrotoaren urbil xamar dagoe- 137
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz