BCCCAP00000000000000000001790

-Ori etzekit, bada, nik. Eta agiñeko miñak al abil? Beetik oneraiño etorri ta ez al diagu agurrik ere merezi? -Iñor agurtzeko gogo gutxi zekarret nik onera. -Motell, ik jakingo dek zer dekan. Ni, lasai ta pakean, tratalari gozo baten zai negok. Ire biotzeko kezka ta espa gaiztoak egosten badauzkak, gorde itzak iretzat. Zergatik ori azaldu bear diok iñori? Erorrek jakingo dek ondoena erorren berri. Baiña za– lantza gaiztoan utzi nauk. -Noren zai ago? -Beste buru ta ankarik gabeko galdera orixe dek. Ez al dek marmita ta tratu pixar auek aldamenean dauzkadala ikusten? -Iretzat ala izango dek, baiña ez neretzat. -Ori esatera etorri al aiz andik oneraiño? Ezagun dek, bai, pentsamentu bat darabilkikela buruan eta arek betetzen dikela lepoaren gaiñeko konkor ori, eta ez dagoela besterentzako lekurik. Ez nikek erantzun bear ere. Ezeren kezka-pasiorik gabe lagun gozo ba– ten zai dagoen bati itzegiteko moduak al dituk oiek? Ez al nauk ikusten Joanita izeneko neskatxa bat, egunero bezela, noiz etorriko, aren zai nagoela, gure esne ta tratu pixar auek aren karroxara sartzeko? -I gabe ere igoko dizkik, bai, arek. -Bai. Orrenbeste eta geiagotarako ere badek. Baiña auek ez dituk aidean etorriko. Norbaitek ekarri ta eraman bearko dizkik. -Ori ez dek buruauste aundia: ekarri, utzi ta al– degin. -Alajainkia! Gure tratu ta esne pixarrak eramaten dituen neskatxa bati itzegiteko eskubiderik ez ote daukagu? Patrikan erabili bear al dek? Aunditxoa ez ote zaik izango gero? Edo erorrek ekarri ta eramango ote dituk gure esne pixarrak, neskarekin itzegiteaga– tik? Ik agindu bear al didak norekin itzegin edo no– rekin ezkonduko naizen? Indarkeri geiegia ere badek 135

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz