BCCCAP00000000000000000001790

-Orduan ez den nere zorionik nai. -Naiko ez det, bada? Baiña zuk maite al dezu nererik? -Bestela ez niñuke ire atzetik ibiliko. -Maite banauzu, bada, utzi nazazu pakean. Ortan dago nere zoriona. Beste gaiñerako guzia ez da zure zerekoikeri bat besterik. -Gau ta egun ez naun itzaz aztuta. -Baliteke ori. Baiña beti zere burua aurretik. -Ez haden aitortu nai ere, bazekiñat Josetxorekin ditukanala kontu guziak. Egunen batean erakutsiko zionat norekin dabillen. -Altza guzian iñozenteagorik ez dezu arrapatuko. Arek ez daki ezertxo ere gure berri, gu elkarrekin ibili giñala bestedk. -Bazekin, bada, nere andregaia erotzen. -Andregaia aixa diozu. Gizon batekin umetxo baten jolasa besterik ez. -Nerekin pozik ibiltzen intzanen, bada, nere xo– xak zurrupatuz. -Uste det, zuk nerekin aiña, nik zurekin kastatu detala. Ondo atera itzazu kontuak; eta zu galeran ate– ratzen bazera, batere kupirarik gabe oraintxe bertan emango dizut ordaiña. -¡Santo Dios! Au ez den ortara geratuko! Neri egiten didaken iseka au norbaitek pagatu bearko din larrutik, eta lenengo Josetxo izango den. -Len ere esan dizut arek ez dakiela ezertxo ere gure arteko arazo onen berri. Zurekin ibili nintzala bai noski. Bazterren batean ikusiko giñun, ni espa– loi batetik bakarrik eta zu bestetik neri segika. Bai– ña arekin asten bazera, galderak bezelako erantzu– nak artuko dituzu. Ez uste gero baserrira joan zan bezelakoa dagoenik. Baserriko lan gogorrean indar– tu da. 132

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz