BCCCAP00000000000000000001790
¡SANTO DIOS! -¡Santo Dios! Au ez da ortara geratuko! -Peli– pek oiu egin zion Joanitari, aren masaillekoari iges egin ta kale gorrian bakarrik utzi zuenean. Ez dakit arrazoirik bazuen orí esateko. Baiña neskaren biotza irabazteko modu kaxkarra zan. Andik aurrera beiñepein, neska arrunt atzeratu zitzaion ezkero, noiznai ateratzen zitzaion bidera, ze– maika eta desapioka; eta an luzaroan eduki arazten zuen, neskaren borondatearen aurka. Atzetik beste -e, norbait zetorrenean, utziko zion joaten; eta berak, ezer gertatzen ez balitz bezela, aldegingo zuen andik. Erriko lanak bukatu ta baserrirakoan ere bai askotan. Itxura zuanez, Pelipek inpemu bera zerabilkien bio– tzean, neska beti berean, ezetzean, zegoelako. Azken agurra au izaten zuen beti: -----:¡ - .. -¡Santo Dios! Au ez dek ortara geratuko! Neska, urduri ezik, beldurrak aidean zebillen. Azkenean, auzoko batzuekin elkar artu ta auek galerazten zioten neskari etxetik ertetzea. Orduan, berriz, batez ere larunbat eta jaietan, Donostiko Bre– txara joango zitzaion. Berak ere, baserritarra zap. ez– kero, aitzaki-maitzaki zerbait eramaten zuen saltzera, iñork pentsatu etzezan neskarengatik joaten zanik. 129 -.......
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz