BCCCAP00000000000000000001790

onoko pentsamentu au etortzen zitzaidan burura: «Kontuz, Josetxo. Larrosik eder ta gozoenak badiz– kik gero bere arantzak. Oneraiño etorri gabe, urb~l xamar badauzkak iretzat modukoak. Lengo ura nai– koa dek». «Alako intziri bat nabaitzen nuen, bai, ba– rman. Baiña zuk ez badezu mirariren bat egiten, ura gabe geratu bearko det. Beste batekin dabil eta, zori– txarrez, arek eramango baidit» erantzun nion. -Eta nor da, bada, beste ori? -Bego ezkutuan. San Antoniok mirari egiten duenean, laster jakingo dezu. -Eta nolako doaiak eskatzen dizkiozu zure ame– tsetako andregai edo aingeru orri? Jakin nai nuke. -Gaztea bear du, ni naizen bezelakoa. Ni baiño pixka bat motzagoa bada, obe. Euskaldun garbia, eta baserri-zalea. -Elizkoia edo aberatsa ez? -Elizkoia bai, baiña aberatsa ez, beti diruaren mende bizitzeko. -Ez dezu ederra eskatzen? -«Emakume ederra, etxean gerra» ez al dezu en- tzun bein ere? Doai oiek guziak dituena ez al da ede– rra ta ona? -Eta zuk begiak zorroztu dizkiozun ori nolakoa da? -Doai oiek guziak baditu, baiña ez dago aske. Joanitak igerri zion beragatik ari zala. Alare, orrela erantzun zion: -Orduan zuk Ama Birjiña bezelakoren bat nai zenduke. -Auxe atarramentua! San Antoniotik asi ta zeru– raiño igo ez gera, bada? Alare, berri on bat eman bear dizut: urrengo txangoan nik eramango zaituz– tedala. Aitonak txoper ikasteko agindu dit, berebil eder bat erosi bear duela ta. Ikusten danez, Aurrezki Kutxan-edo badauka dirua. 127

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz