BCCCAP00000000000000000001790
urik ere sartu aien eztarrietan. Baiña, nere iritzi apa– lean, etzuten onda egin. -Penitentzi koxkor bat egiteko lengo oitura xaa– rrera. Ala zan usarioa, eta barau. Zu, sasoiko eta gaztea, etzenduen olako asmorik. Ori dena zuri lagu– na billatzeagatik egingo zuten. Joanita zirikatzaille ari zitzaion, sinismenik bai ote zeukan jakiteko noski. -Edo zure biotz ori xamurtzeagatik agian. Nik barau ori zergatik egin bear nuen? Jauna artu bear ta ere, jan da edanagatik egin litekena da. Or dezu amona. Bein gosari beroa artu zueneko, txorabio gu– zia bereala pasa zitzaion eta egun guzirako berpiztu zan. Erteeran, bi mezarentzako saria eman zion atean ortarako zegoenari. Nolako intentziotan, ori ez dakit, ixilik belarrira eman zion ta. Par egin zuen Joanitak, eta bixi-bixi ala erantzun zion: -Nik badakit ordea, Josetxo. -Aztia al zaitugu, bada? -Amonak meza aiek zergatik atera zituen jakite- ko, ez daga aztietara jo bearrik. Igertzen ez da zailla. -Emakumeen kontuak. Zuregatik agian aterako zituzten ta. -Ori ere izan liteke. Baiña amonak, meza aiek eskeintzerakoan, etzeraman beste asmorik: zuri an– dregai on bat billatzekoa. -Aizazu: ederrak bazebiltzan, eta euskaldun gar– biak gaiñera. Batek baiño geiagok onda asko neurtu niñuten. Ez nituen ezagunak. Aiekin itzegiteko asti– rik eta modurik ere ez nuen eduki. Baserrirako gurie– giak ziran. -Eta San Antoniok ez al zizun ezer esan, edo zu– retzat modukoa nor zan erakutsi, edo... ? -Etzitzaidan San Antonioren irudirik burura ero– ri. Alare, neskatxa aietako bat ikusi ta begiratzean, 126
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz