BCCCAP00000000000000000001790

ez daukak ara zertan joanik» zion amonak. Umoreko zegoen gaur. «Nolako pentsamentuak ote darabilzki onek buruan?» nion nerekiko. -Seguro asko, nik orain dauzkadanak. Jakiña, araiño joan gabe aukera badaukazula bertan, eta on– do ezagutzen dituzunak. -Baliteke ori ere, Joanita. Emakumeak bai ornen dituzte amaika matrikula. Ori esan zuenak etzion ge– zur aundirik. -Ai! Eta gizonezkoak? Zuek baiño argiagoak ge– ra gu. -Ala bedi. Aldapak gora asterakoan, esan zidan aitonak berriro: «Oraintxe así gera Urkiolako mendi– ra igotzen». Nere begien aurrean ikusiagatik, ezin si– nistu nuen nik ura: arkaitz legor arek beste aldea ala– koa izan zezakenik. Bide bikaiña, ondo zaindua. La– nean ari ziran bi aldeetara. Zugaitza ta zugaitza, mo- ta guzietakoak. «Arkaitzaren beste aldea al da au?» galdetu nuen: «Bai. Ipurdia itxusia ta latza zeukak, baiña magal gozoa; arpegia alaia. Mendi guzia ola– koxea dek: zugaitza, baiña ondo zaindua». Noiznai ikusten genituan berebillak eta txirrindulariak jexten. Baiña ez giñun iñork pasa gora arte, elizarakoan. Bi– de guzian begiak eme eraman banituen ere, mendi gaiñera giñanean bai ederki zabaldu zitzaizkidala. Paraíso bat da ura. Igo giñan orduko, berebilla bazter batean utzi ta txuxenean elizara joan giñan. Ez da aundia. Oraindik bukatu gabea dago. Ez det uste as– morik daukatenik ere. Baiña bai polita. Orduantxe zijoan meza astera, eta laurok entzun genduen. Ai- 1 ton-amonak Jauna artu ere bai. -Eta zuk ez. Ereje koxkorra izaki. -Ez. Baiña ez dezu asmatu. Aien ejenploak zer pentsatua eman zidaten. Nerez otz xamarra banaiz ere, esan dizudan bezela, lengo oitura zaarrera egin zuten erromeri orí. Arratseko amaikak ezkero etzan 125

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz