BCCCAP00000000000000000001790

-Aurtengoa barkatzen dizut. Urrengoa ez. -Goizean goiz erten giñan emendik. Urruti gera- tzen baida ura, eta lasai joan nai guk. Tasis zauli bat ekarri ziguten. Txoperra bera ere oso ezaguna ta atsegin geneukan. Egun guzirako artua gure boron– datera. Guk nora edo nondik kezkarik gabe, txintxo egingo zigun. Itxas-bazterrik bazter, Ondarroatik sar– tu giñan Bizkaira. An bazter batean geratu ta txope– rrak eta nik egin genduen amaiketakoa, etxetik era– mana alegia. Aiton-amonak, berriz, an Jauna artu bear zutela-ta, barau gorrian joan ziran, antziñako usariora, promes ori egin ornen zutela ta. Baiña nik ez det ontzat artzen ori. Gu bezelako gazte batentzat ez da ezer. Baiña aientzat gogorregia. Erri txiki ba– tzuetan barrena, Durangoraiño iritxi giñan. Andik erakutsi zidaten Urkiola non zegoen. Arkaitz soilla ta itxusia zirudien andik. Baiña au mendiaren ipurdia zan. «Olakoa al da ainbeste aldiz aipatutako men– dia?» esan nien. «Gurean ere olakoak obeto daude. Auntzak ere ez luteke bizimodurik aterako or». «Ez dek orí esango, beste aldera joaten geranean», eran– tzun zidaten. Amona gaixoak etzeukan izketarako gogo aundirik. Ondoezik atera zan etxetik. Gero, bi– de guzian baraurik joateko txorakeri ura. Berebillak, berriz, larritu besterik etzuen egin, eta bera zan San Antoniora joateko zoratuena. Meza entzun ta Jauna artu zuenean, eman zioten aspirina bat kapesne be– roarekin; eta gain artan zebillen aize garbi arek sus– pertu eta alaitu zuen benetan. Etxerakoan umoreko zetorren. Gaur ere ala dago. Goizean ukuillura jetxi naizenean, ala galdetu dit: «Bai al daukak astelenik, Josetxo?». «Atzo etzan, bada?» erantzun diot. «Eta zuk?». «Bai. Oraindik ere larri pixar bat bazeukat, baiña ezer gutxi. Azkenekoa izango zala, baiña ni berriro pozik joango niñukek». «Baita ni ere, nai de– zutenean». «Baiña urrengo txangoa lauk egin bear diagu: bi zaar eta bi gaztek». «Ederrak bazebiltzan an. Batzuek goitik beeraiño neurtzen niñuten». «Ik 124

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz