BCCCAP00000000000000000001790
NESKAREN JAKIN NAIA Urkiolako San Antoniori ikertxo bat egin ta be– ren eskariak bukatu ondoren, joan bezelaxe pake-pa– kean etorri ziran baserrira. Beti bezela, biaramonean atera zan Josetxo bere marmitekin, oitu baiño goizago. Etzezatela esan as– teartean astelen zeukanik. Baiña ordurako zai zeukan Joanita. Neskaren jakin naiak etzeukan neurririk. Arritu zan mutilla. Sekula baiño goizago zebillen be– ra, ta ordurako zai bestea. Baserrira etorri ezkero, eta bidera ateratzen asi, lenengo aldia noski neskak au– rrea artzen ziola. -Egun on, Joanita, eta eskerrik asko aiton-amo– nen ta nere partetik, agindutako lanak txintxo egin zenituelako. Eta barkatu berandu etorria. Erlojua atzeratu zait. Goizago zala uste nuen. -Baita zuri ere, eta ez da zeri -erantzun zion alai-alai-. Ni aurreratu naiz, ango berriak jakiteko pozez. -Beldur nintzan alare, asteartea astelen biurtu ote nuen. -Ez. Zu ere goiz etorri zera. -Gure txangoa, bada, ederra izan zan. Zoragarria. Osoa izateko zu palta. 123
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz