BCCCAP00000000000000000001790
nak arindu ditudala, baiña zu zabiltzala eziñean. Ori, arek esan gabe ere, ederki ikusten dute nere begiak. Baiña bi eragozpen dauzkat ortarako garaitu bearrak. Bat, Joanitaren gora-beera. Ea zer bide artzen duen. Asarretu dirala norbaitek esan baidit. -Eta benetan. Egia bere amak esan zidaken neri. -Ez da ori neretzat berri txarra. Bestea, soldaduz- ka gaiñera datorkit. -Bai. Nai badu, i ez aiz joango, aitonak libratuko au ta, beste nork lagundurik ez daukalako. -Orduan, amona, saiatuko naiz. Nolako asmoak ote dauzka Joanitak? -Ik noiz itzegingo dioken zai. Olaxe ari zitzaizkion aiton-amonak. Berak, be– rriz, benetan maite zituen. Oraingoan berri onak eman zizkioten, eta neskaren asmoen berri ikasi nai zuen. Baiña ezezkoren bat emango zion beldurrak, ezin ausartu. Etxe barruko bizimodu aspergarria zerbait lasai– tzeko, gure zaarrak egiten zituzten urtero txango bat edo bi: Arantzazu, Lurdes, San Antonio Urkiolakoa. Batez ere oni zioten eraspen aundia. Biak elkar eza– gutzea ere oni zor ziotela uste baizuten. Ortara oituta zeuden. Aurten San Antoniora. Au azkenekoa elka– rrekin izango zuten beldurra noski. Baiña joan bear zutela. Josetxo ere berekin eramango zuten, nai ba– zuen beiñepein. Laguna bere ondoan balerama, ai zer nolako atsegiña aiton-amonentzat! Urrengo urterako dena konponduko zan itxaropena. Len esan degun bezela, eraspen aundia zioten San Antoniori. Askotan entzuten zuten ezkon laguna billatzeko mirari aundiak egiten zituela arek. Urtero bezela, erromes joango ziran, bada. Baiña baziteken meza bat atereaz grazi ori eskatzea ere, bear zuten ta. Joxetxori aitonak ala esan zion: -Berebillan ibiltzeko gogorik bai al daukak? -Zergatik ez? Ez naiz oraindik sartu ere. Norbai- 118
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz