BCCCAP00000000000000000001790

du ta ezin da ausartu. Zu, alare, or nonbait zabiltza. Nekerik geienak arindu baidizkizu mutillak. Baiña ni? -Ortan ere arrazoi ematen dizut. Nereak ainbeste naigabe ematen didate zureak. Nere besoetan landare berri bat ikusi arte ez naiz lasaituko. Ez baidet base– rriaren etorkizunik ikusten. Zu, berriz, eziñean zabil– tza. Auek ziran beti aiton-amonen negar eta kezkak: zalantza ori ezin kendu. Josetxorekin ere izaten zituzten arazo ontaz be– ren berriketak. -Aizak, Josetxo -zion aitonak-. Ni lasaitu nauk. Ez nengoken indartsu. Urteak ere joan zaizkidak, Azken aldi ontan igarotako gaitz gaizto luze arek moteldua utzi nioken benetan. Ala ere, nere eginbea– rrak orain asko arindu dituk, zamarik aundiena ik da– ramakelako. Baiña nola zebillek amona? -Ni lan auetan oitua nago, eta gero ta aixago da– ramat emengo zama. Baiña amonak erruki ematen dit neri ere. Arrastaka dabil bere egin bearrak ezin buruturik. Baiña oraindik ez det ordekorik ezagu– tzen. -Ni ere oartu nauk, bai, ortaz. Askotan laguntzen ziot. Beti eskaillera oietan gora ta beera ibili bearrak asko nekatzen dik. Illunabarrerako oiñak zagitu eta azi egiten zaizkiok, eta ler egiña geratzen dek. -Zerbait geiagotan nik ere lagundu nai nioke. -Len ez daukak lan-paltarik. Baiña emango dio- kan laguntzarik onena badakit ondo zer dan, eta ez gaizki artu. Par irudi bat erten zitzaion billobari, eta ala eran– tzun zion: -Badakit, bai, nora naramazun, eta zure zirikada ezin nezake gaizki artu. Oraindik gaztea naiz. Baiña emen beste bat bear dala antz ematen ez da zailla. Aiton-amonen artera gaztetxoa etorri bainaiz. 116

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz