BCCCAP00000000000000000001790
gun bat etxeratu. Oraindik gaztea zan. Berak, berriz, zaartuegiak. Naigabez, etzuten mutilla iñorekin ikus– ten. Jakiña, etzeuden alderatzekorik etsita. Berak on– dotxoz zaarragoak ezkondu ziran. Ogei urte ortxe izango zituen Josetxok. Baiña baten bear gorria zeu– katen amonari laguntzeko. Aiton-amonak, elkarren– gana biltzean, ala zioten: -Gazte au gorputz ta anima baserriko lanetara ja– rria dago. Aski du bein ikustea, urrengoan lan ura bera gutako batek bezela egiteko. -Gure aginduetara etzana <lago gaiñera. . Egundoko goratzarreak egiten zizkioten. Jainkoa– ren bedeinkapena zala ura, eziñean zebiltzan zaa– rrentzat. -Bai; ala da. Baiña ez dakit zu bezelako ajola gabea ez ote dan izango. -Zertan naiz ni zuk diozun bezelako ajola gabea? Ager zaidazu. -Gu onekin bezela zebiltzan zurekin ere zure gu– rasoak. Alde aundia dago, alare, onengandik zurera. Au, oraindik gaztea. Zu, berriz, zaarra benetan. Aien tristura ta negarra etzenduen berealakoan ikasi. Es– kerrak txarrantxari. -Arrazoi dezu, Anttoni. Orain ulertzen det aien leía. Beti zirika: «Aizak, Joxe: ire urteak aurrera zia– zik, eta emen iru bakarrak bizi gaituk. Emakume be– rri baten larri gorria zeukagu oraintxe. Amak ezin dik geiago; eta, gu joatean, bakarrik zer egin bear dek ik emen? Sekula bada-ta, zerbait pentsatzeko ba– dek ordua». Olaxe aritzen zitzaizkidan. Aientzat ere tristea izango zan. Ez baizuten baserriaren etorkizu– nik ikusten. Neri ere, bizi-naiak aiñako kezka ematen dit orrek. Etxe au saldu bearrak illunduko lituzke ne– re azken urteak. -Jakiña, ez gentzake onengatik beste ainbeste esan. Oraindik gaztea baida. Badakit Joanita oso go– gozko zaiola. Baiña beti jaiero beste batekin ikusten 115
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz