BCCCAP00000000000000000001790

URKIOLAKO SAN ANTONIORA Josetxo azkartu zan. Kaleko kolore txuri aiek joan zitzaizkion. Mendiko aize ta eguzkiak beztu zu– ten gure gaztea. Txarako xoxo, birigarro ta txorien kantu artean lasai bizi zan. Kaleko abesti ergel ta ke– menik gabeak baiño naiago zituen; eta erriko berebil ta gasolin-kiratsak baiño, mendiko garo-usaia. Bere– bil, motor ta gazteen biraoak baiño maiteago zitzaiz– kion bei-marru ta oilloen kakareak. Josetxoren ustez, ardo ta koiñakaz aseak, zigarro– -punta ketan ezpaiñetan, tabernaz taberna zebiltzanak etzekiten nolakoa zan baserria ta bertako pakea eta neurriz jan da edanaz bizitzea. Eguneroko nekearen ondoren bai atsegin zitzaiola arratseroko atsedena. Berak ezagutu zuen kaleko bizitza berekoia. Orain, berriz, baserrikoa. Aiek konten bizi badira ka– lean, baita au ere baserrian; eta onek bietako berri badaki ondo. Biak aukeran jarrita, onek mendiari el– duko dio. Nekazari jator bat zirudien, bada, Josetxok, beti an lan egin balu bezela. Baserri artako lanik gogor ta neketsuenak bere gain artuko zituen zoriontsu. Ai– ton-amonak, berriz, atsegiñez mutillaren jardunari begiratzen bazioten ere, geiago nai zuten: beste la- 114

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz