BCCCAP00000000000000000001790

-Gago bizia daukat nik ortarako. Mendizalea naiz gaiñera. Kabi ederra aukeratua daukat. Txoria zer esanik ez. Askea naiz nai detana aukeratzeko. Zure gogozkoa ez banintz, berdin-berdin egingo zen– duke zuk ere: ni bazterrera utzi ta besteren bat billa– tu. -la iru urtean ibilita, kontu oiekin al atorren orain? -Nik urte oietan zer nekien ezkontzea zer zan? -Ez den ori, ez. Auzoko landare berri orrek iru- zurtu aun. -Egia diozu. Len ere esan dizut. Ez nuen nor zan aitortu nai. Baiña ez nabil arekin. Ez pentsatu, ordea, iruzurtu nauenik. Mutil arek balio du berea. Nere adiñeko gazte eder bat, baserri bikain baten jabea, neretzat eraspen guziak baditu; eta nola utziko det olako egokiera galtzen? -Aixa dion ori. Egun auetan asko sufritu diñat ire atzerakada orrekin. Bai-bainekien gu bion artean beste bat sartu zala. Biotz-biotzean aukanat, eta ezin aztua, ametsetan ere irekin aritzen naun ta. Ez den erreza izango i ortik ateratzen. Oraindik arazo ontaz itzegingo diñagu. -Alper-alperrik, Pelipe. Nik azkeneko itza emana daukat. Au entzun zuenean, sekulako masaillekoa luzatu zion. Baiña eme zegoen neska eta etzuen arrapatu. Sumindua geratu zan gure mutilla. -Ortarako nai al nazu zuretzat: joka erabiltzeko? Ori al da maitasuna? Eta neskak dakiten alako ipurdi eragin bat eginta, mutilla lotsagarri kale gorrian utzi ta aldegin zuen andik Joanitak. Bertan zijoazen senar-emazte batzuek ikusi zuten ori, eta senarrak ala esan zion bere emazteari: -Ai, gaur eguneko neskak bai kaskariñak dirala! Leku anean utzi du bakar-bakarrik mutil gizarajoa! 112

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz