BCCCAP00000000000000000001790
-Nik ez daukat oraindik presarik, emeretzi urte besterik ez ditut eta. -Baiña nik bai, zaartzen ari naun eta. -Presaka bazera, billa zazu zure adiñeko bat. -Orixe jakin nai niñan. 1k ez naun, alderatzeko- rik ere, len ainbeste maite. Gu bion artean sartu den norbait. 1k baden beste adiskideren bat. -Zuk ondo dakizu urte bete ta geiago ontan ni zure iges nabillela. Ori ez da oraingoa, eta igertzeko zu etzera orren tontoa. -Eta zer arrazoi dauzkan ortarako? -Etzerala nere gogozkoa. Askoz zaarragoa zera, eta ondotxoz motzagoa gaiñera. Guk bikote aldrebe– sa egingo degu beti. -Eta nerekin asi intzanean, ez al ekiñen ori? -Ni umea nintzan. Arazo auen berri zer nekien nik orduan? Gorputzez ere berdintsuak giñan. Geroz– tik asko luzatu naiz. Urte oietako iritziak aldakorrak dira. Nereak beiñepein ala egin dute. Zureak ere ala egingo zuten, zure urteak nik izan banitu eta zuk ne– reak. Nai ta nai ez neskak mutillaren naia egin bear al degu? -Ori ez den aitzaki bat besterik. Orduan baden ik besteren bat? -Ni ez naiz iñorekin asi. Uzteko gogo geiago daukat nik. Alare, garbi esango dizut beste gazte bat sartu dala nere biotzean. -Antzematen niñan, bai, lengo berotasun aiek oz– tu zirala betiko. Al denan denborarik gutxiena dau– kan neretzat, eta lenengo egokieran ospa egiten di– ctan. -Zer egitea nai zenduke? Nik ez det egundo be– rotasun geiegirik eduki. Maitasuna zer dan ulertu de– tanean, gutxiago. Zuek jai-arratsaldeak beiñepein as– keak dauzkazute. Nik, berriz, etxean daukat lana. -Alare, baserrira ezkondu nai den, bada. 111
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz