BCCCAP00000000000000000001790

-Bai, i umetan asi intzanen orrekin ta. -Amabost urte bete berriak; eta bein illebete ba- tzuk igaro ziranean, jela baiño tratu otzagoa darabil– kit nik orrekin. Jolas batean bezela asi nintzan nere anaiaren eztaietan; eta maitasuna, igo bearrean, arrunt jetxi egin zait. Berak ere badaki ori. Ez da neretzat egiten dana. Baiña nola moztu? -Amaika maratil eta matrikula badizkiten neska– txa gazteak, mutil ura etzaiola atsegin erakusteko. Errespetoz, jakiña; isekarik egin gabe. Jenioz, gorpu– tzez eta adiñez etzerate elkarren modukoak. Egia den ori. Gutxieneko i baiño amar urte zaarragoa. Ire on– doan motxa, etzion ukatzerik. Josetxo, ordea, gero– nekoan ikusi niñan ta igualeko mutil gazte ederra ze– gon. -Bai, ama. Begien aurrean dago ori. Benetan maitemindua nago gaiñera ni orrekin. Bera ere bai noski nerekin. Baiña onek onuzkero ala bearko du. Beste orrekin nabil ni aspaldian, ta len ere esan di– zut: Pelipe jakiñaren gaiñean bizi da, eta kontuz are– kin. -Ez aiz, Joanita, nere jeniokoa. Onuzkero, amar aldiz bearta ere, autsi niñan orrekin, olako egokiera edukita. Etzuten austen, baiña arrunt ormatu zan aien ar– tu-emana. Len otzak bazebiltzan, etziran orain asko berotuko. Edozer aitzaki jartzen zion Joanitak, arekin ez ibiltzeagatik. Pelipek laster igerri zion Joanita urruntzen ari zi– tzaiola. Aren tratua otza zan orain. Edozer aitzaki as– ki zuen ez ateratzeko. Aguro berezi nai izaten zuen. Arratsalde batean, espatsu, ala eraso zion: -Beti orrela ibili bear al diñagu? -Orrekin zer esan nai didazu? -Onenbeste atzera-aurrera ibili gabe, ezkondu egin bear gendukela. 110

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz