BCCCAP00000000000000000001790
EZTABAIDAK -Orrela ibili bear al dezute beti? Aurreratu adin, ura oraindik iñoxente xamar zegon ta -zirikatuko zuen amak bere alaba. -Ez olakorik. Begiak ondo zabalduak dauzka arek, ama. Alare, aurrera sartzea ez da ausartzen. Ori badakit. -1 sar adin. Elkar maite ta zer eragozpen zegon or tartean? -Bai, ama. Eragozpenak, eta txarrak gaiñera. -Ez diñat ezer ere ulertzen. -Nik bai, ordea, ama. Lenengoa, oraindik gaztea dala eta soldaduska bukatu arte ez duela naiko. -Bai. Ortan arrazoi piska bat badaukan. Baiña Josetxo ez den soldaduskara joango. Aitonak libratu– ko din. Besterik zer? -Pelipe. Josetxok askotan ikusi nau ni mutil orre– kin, batez ere jai-arratsaldeetan, ta paseatzen. Eta se– rio-serio, ez ikusia eginta, begiratu ere gabe aurrera joaten da. Ori da guretzat benetako oztopoa; eragoz– pena alegia. Nik badakit orrekin Josetxok asko sufri– tzen duela, eta nik ez gutxiago. Baiña orrekin ez ba– det austen, ta ez da erreza izango, Peliperekin bizi bearko det zoritxarrez. 109
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz