BCCCAP00000000000000000001790

eramatea. Neskaren amari berdin, bere alabaren etor– kizunerako, mutil arekin baserri artara ezkontzea. Bi fameliak hatera zetozen, bada, ortan. Beste gaiñerakoa maitasunak egingo zuen itxaropena. Egu– nean bi aldiz, eta biak bakarrik gaiñera, baserriaren ametsetan asi zitzaizkien biotz-zimikoak. Biak, elka– rrengana biltzeko ardua etorri zai. An, berriz, ezin berezirik. Azkenean, neskak ala esango zion: -Ederki gaude gu emen, Josetxo, goxo-goxo; baiña gure eginbearrak aztuta. -Arrazoi dezu, Joanita. Ez nintzan oartzen. Zer ordu ote degu? Onuzkero bazkaltzen asiak izango <li– ra nere aiton-amonak. Etxera irixtean, iñork etzion erritarik emango. Bazekiten bi gazteen artean zer gertatuko zan. Ori nai zuten gaiñera. Joanitak, etxerakoan, berekiko ala pentsatzen zuen: bestearekin zebillen iru urte aietan etzitzaiola orren errez denbora pasatzen. Itotea arian-arian arri gogorrean sartzen bada, maitasuna goxo-goxo nola etzan sartuko biotz gazte aietan? 108

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz