BCCCAP00000000000000000001790

-Seme au, gorputzez beiñepein, bikain askoa da. -Baiña berri auek denak, nondik ikasi dituzu? -Mutillak berak esanta. -Baiña ez ik galdetu gabe. -Aitonarentzat tabako asko eman dit izebak; eta erretzaillea izan balitz, batzuk emango nizkiola esan diot. -Malezi pixarren bat ez ote zegon gero or, Joani– ta? -Denetik zerbait. -Emezortzi urteko mutil gazte batentzat ez den biozkada txarra. Baserri orrek bizirik irautezkeroz, bear-bearrezkoa. Bejondeiola! Gaurko egunean Eus– kalerrian ez ditun olako asko arkituko. Eta bera non ikusi den? -Aitonaren ordez bera etorri zait bidera ta. -Lenengo egunetik sartu zain begietatik orduan. Par egin zuen neskak, baiña triste xamar eran– tzun zion: -Nik badet, ordea, beste bat aukeratua. -Arek bai i. 1k ez, ordea, ura. Jolas bat bezela umetan asi intzanen, eta nora joan bear den orrekin? Gutxieneko amar urtez baden zaarragoa, ta ezkontza txorakeri bat dala uste al dezute? -Ez dakit, bada, nik zer esan. Aren ondoan mutil ederra da au, eta oraindik gaztea. Neretzat asko esan nai du orrek. Bi etxeak elkarri laguntzeko egokiera obea, bi fameliak bat egingo genduke ta. -Orain aldamenean darabilkiñan orrek ez dizkin bost xentimo balio. Dan baiño ere ondotxoz zaarra– goa dala zirudin. Bein karrikan ikusi ziñuztedan. Edozeiñek pentsatuko ziñan aita-alabak ziñatela. Ez adi tuntuna izan. Josetxoren amonari ere etxearen aurrerapenerako bearrezkoa iruditzen zitzaion Joanita beren baserrira 107

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz