BCCCAP00000000000000000001790

-Ez; eta ez nuke bizio txar ori artu nai -erantzun zion serio. -Ez dezu asko galduko. Nere aitonak asko xamar erretzen du, eta nere izebak kajetilla batzuk eman dizkit. Erretzaillea izan baziña, bat edo beste errega– latuko nizkizun. Mutillaren berri jakiteagatik ez ote zuen gero egin ori? -Eskerrik asko zure borondate onagatik. Baiña ni beeko lantegi oietan ez naiz naastu. Lagunarte aundi– rik ere ez det eduki. Patrikan diru gutxi darabilkiena– ren kontuak dira oiek. Ez naiz erretzaille egin. -Arritzekoa. Zuk onuzkero ogei bat urte baditu– zu, ta zure adiñekoak geienak su ta garretan soma– tzen ditut. Gaiñera, ez mutillak bakarrik. Baita nes– kak ere. Etorkizun txarra da ori emakumeentzat. -Emezortzi urte bete berriak dauzkat. Zigarro erretzailleak ez didate batere inbiririk ematen. Zikiña ta alperrikako kastua da ori. Eta zuk aitona bizi al dezu oraindik? -Bai, Josetxo. Amona aspaldi illa det, baiña oraindik bizi da aitona. Malezi aundiko galderak egin zizkion neskak. Nolako oiturak zituen ta zenbat urte ikasten ariko zan; eta Josetxo, iñoxente-iñoxente, bere berri ema– ten. Ori jakin naiko zuen Joanitak. Onek, etxera joan zanean, bazeukan amari zer kontatu, oraindik ura baizeukan bere aolku emalea: billoba gazte eder bat etorri zala bere borondatez au– zora, aiton-amonak jasotzera eta oiñordeko bezela; emezortzi urtekoa; zigarrorik ere erretzen etzuena, eta Prudentxioren semerik gazteena. -Seme ori ez diñat ezagutzen. Aita bai. Arro xa– marra, aize puska bat baziñan gaztetan. Baiña mutil ederra. Etzionan edozein neskari begiratuko. Azke– nean, erdi ipurdiko batekin ezkondu uanan. Baiña emakume zintzo ta ona. 106

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz