BCCCAP00000000000000000001790
arritu zan. Benetako ustegabekoa berarentzat, bide bazterrean eta marmiten ondoan ikusten zuenarekin. Gazte ura nor izan ziteken, ordea? «Amona ere gaixotu egin ote da?» zion Joanitak berekiko. «Orixe bear luteke orain: aitona suspertu danean, amona erori. Baiña ez dute aldaketa onekin asko galduko. Zaarrak bizi dira etxe ortan, eta ez du– te olako gazterik». Parera etorri ta zaldi-karroxatik jetxi zanean, le– nengo begiratuan goitik beera elkar neurtu zuten. Gero, zuzen arpegira. Nolako biozkadak eduki zituz– ten etzegoen oraindik antz ematerik. Agian denbora– rekin azalduko zan. Mutillak, eskua luzaturik, ala agurtu zuen: -Egun on, Joanita. Orduan ta arrituago geratu zan neska. Aspaldian ezagunak balira bezela, izen da guzi agurtu ere. Nes– kak, mutillak eskeintzen zion eskua artuz: -Baita zuri ere. Nor zera, nere izena ere jakite- ko? -Orrek arritzen al zaitu? Aitonak esan dit. -Oien billoba al zera, bada, zu? -Bai. Atzo etorri nintzan. Neskak txeetasun geiago jakin nai zituen. -Zure opor aldietan aiton-amonei laguntzeko as– moan? Benetan txalogarria zure biozkada ori. Neke– tan ikusten ditut. Aitona xuxpertu berria, eta naigabe ematen didate. Olako famelia azi ta ez ditu iñork ja– so. -Bai. Beren billoba naiz, ta Josetxo deitzen dida– te, aitona ere Joxe dan ezkero. Baiña ez nator egun batzuetarako bakarrik. Jainkoak nik bezela nai badu, oraindik amaika berriketa egin bearko degu emen. Auekin biziko naiz. Nik jasoko ditut aiton-amonak eta jarraituko diot baserriari. -Bejondeizula. Josetxo ! -ta alako begiratu gozo 102
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz