BCCCAP00000000000000000001790
Etzan, ordea, uste bezin erreza izango. Baiña al zuen aiñean laguntzen alegiñak egingo zituen. Etzan amona esne ta tratu pixarrak saltzera joa– ten. Auzoko neskatxa batek egiten zituen lan oiek. Aren bitartez, bi auzoak artu-eman beroak zeuzka– ten. Gero, tarteka joango zan Anttoni. Au da, Joani– taren amarengana. An konponduko ziran eztabaida aundirik gabe. Andik aurrera, bi emakumeak, Joanita neskaren izena ta Josetxorena, maiz erabiliko zituz– ten aotan. Ordura arte bezela, goizero, bada, aitona aterako zan, zeramaten tratu pixarra ta marmita esnearekin, neskatxa orren bidera. Au egunero, bere zaldi-karro– xarekin jexten baizan kalera. Onek artuko zizkion. Gorakoan, berriz, ia amabiak alde ortan etorriko zan karrikatik etxera. Aitona zai bazegoen, eskura emango zizkion. Au an ez bazegoen, berriz, itxogin bearrean, zugaitz adaska batetik eta zaku batean zin– tzilik utziko zituen, txakurrak lardaskatu etzezaten, leku jakiñean beti, eta aurrera joango zan. Iru urte aietan martxa ori zeramaten. Amonaren– tzat lan geiegia ornen zala egunero kalera jetxi bea– rra ta gero etxeko lanak. Aitona gaixo geratu zanean, amonak egiten zuen lan ori ere, eta sekulako jipoia artu. Eskerrak Josetxori, orain lasaituko zan. Baserri askotan orrela konpontzen dira gaur ere. Auzoak naigabez ikusten zuten etxe artako martxa, aurki baserri eder arek betiko ateak itxi bearko zi– tuen beldurrak. Goiz batean, bada, amonaren ordez, sei bat ille– bete aietan ura ateratzen baizan, Josetxo erten zan amonak erakutsi zion lekura, eta bide ondoan zai ge– ratu, urrutitik ere ikusteko moduan. Ezagutzen ez ba– zuen ere, bazekien, aitonak esanta, neskatxa bat eto– rriko zala. Baiña onek, aspaldi artan bezela, amona egongo zala uste zuen. Neskatxa, Joanita deitzen ziotena, 101
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz