BCCCAP00000000000000000001790

-Guk uste baiño abeto bukatu dala esan ez di– zut? Orí da auzi onen beste alderdi zoragarria. Ez da olakorik gertatu. Auzia bukatu ondoren, amaiketako hatera konbidatu ditut aita-semeak. Baita benetan ontzat artu ere Prudentxiok. Aren berri gabe egin za– lako asarretu ornen zan. Ala esan digu. Baiña orí be– re sendiko joera zan; ez gurea. Aien aurkako erteera gaizto ori garbitzeko aitzakia. Auzitara jotzeko arra– zoiaren izpirik ez baizuen. Iru gizaldik egin degu, bada, amaiketakoa. Agurtzerakoan, semeari eskua emanez, ala esan dio, nere ustez benetan gaiñera: «Zorionekoa izan adilla. Josetxo, ire fameli berrian, ala esan baliteke. Gure jatorri ontan kate bat eten ba– zan ere, ik berriro lotu gaituk. Emendik aurrera igo– ko gaituk gu ere, ama agurtuz, urterik gozoenak iga– rotako kabira. Eta ik badakik, seme, non uzten ditu– ken ire gurasoak. Gu gora bezela, i ere azaldu adi beera». Oiek dira beraren itzak. Orain goraka dato– rren gizaldi berriak batu gaitu, bada. Baserria galdu ta mendiak beera ginjoazen zaarrak -zion zoriontsu aitonak. -Ea beste seme-alabak ere auek bezela asten zaizkigun -zion Anttonik. Ori zan aiton-amonen negarra: etzutela beren se– me-alabekin artu-emanik. -Ori ez dakigu. Baiña gu, auzia irabaziz gaiñera, ando konpondu gera. Semearen asmoak beiñepein ez dira txarrak; eta, gutxiena uste degunean, igo liteke zuri ta baserri xaarrari bisitatxo bat egitera. Pakea ta alaitasuna sartu ziran il zori zegoen ba– serri xaarrera. Bere aitonaren ondoan, bereala ikasi zuen Jose– txok nekazaritzako martxa, eta bertako bizimodura jarri ere bai. Aitonaren nekeak arindu zituen. Baiña amona oraindik zamatua geratzen zan. Ari ere bere urteetako nekea arintzeko gogoa bazeukan; baiña ezin asmatu nola. Beretzat etxera lagun bat ekarrita. 100

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz