BCCCAP00000000000000000001790

Tximinietako keak, regla batekin zuzenduta be– zela, txuxenean mendiruntz eramango zituen aizeak, auzokoekin bat eginta. Elkar-musuka ariko ziran, ai– tutzen ziran arte. Itx gutxitan ori zan gure baserriko bizimodua. Baiña ez kaletarrena. Aiek etzekiten, eta ez dakite, orren berri. Giro orrek berdin jarraitzen du. Baiña gorputzaren atsegiñari artu diote eraspena, eta ori ulertzeko biotz garbia bear. Euskalerri zear badaude, bada, amaika olako ba– serri xaar; eta -zergatik ez aitortu?- bai berriak ere. Baiña, zoritxarrez, asko ustu dira, sarrerako bertsoak dion bezela; eta ortan jarraituko duen beldurra. Zen– bat ez ditugu ikusten, mendigain eta egaletan, Euska– lerria ia orain berriro arte nola bizi izan dan erakus– garri? Aurrerapenak orri ere· emen dio bere jipoia. Gaurko abiadura ta martxarekin ezin bizi litez– kenak dira ustutako geientsuenak beiñepein. Baiña onak ere galdu dirala ez dago ukatzerik, etxe berriak egiteko txikituak, erri-inguruetan zeudenak alegia. ~ Orduan baserritarrak, etxean eta i!txetik bizi ziran fameliak, gizarte bat osoa egiten zuten, erri koxkor bat balitz bezela. Bertan sortzen zuten ia etxean bear zan guzia. Ogia ere etxean erre, bere zelaietako garia irinduz. Ezagutu nuen nik gure baserrian ortarako la– bea. Jantzia ere bertan egiten zan, liñoa ereinta. Oraindik Liñaputzueta esaten zaio helar ori garbitzen zuten erreka xigorrari. Aterpea izan ezkero, andik edo emendik aterako zuten bizimodua. Fameli bikain askoak azi ere bai, gáur ez bezelakoak. Baserria zan berentzat dena. Etzuen mundua gaurkoak bezela ezagutuko. Iñ.o– rako ametsik ere etzeukan. Non biziko zan an baiño obeto, etxean elkarrekin ondo konpontzen baziran beiñepein? Nere osaba batí askotan entzuna; etxeko potajea ta pitarra bezelakorik etzuela iñon arkitzen. Norako 10

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz