BCCCAP00000000000000000001789

Neska espetxera eraman ta andik bigarren egu– nera, epailleak osaba deitu zuen. Au aurrean ikusi orduko, itzetik ortzera ala galdetu zion: - Mutillak labanka darabizlkien neska orí nor da? - Gure illoba bat, emen lan pixar bat egiñaz prantzesez ikastera etorria; eta emen dituzu bere agiri guziak. Beraz, neskatxa au legez dago. Gezur txiki bat, baiña barkatuko al zioten. Ezta abizenak ere, bada ez bada, etzituen neskarenak eman. - Mutillak labanka darabilzkiena diozu? Ikusi izan bazendu nola etorri zan etxera! Burutik oiñeta– raiño lokaztua, negar zotinka, bidera atera zitzaion mutil batekin burruka ibilita... Etsi zuenean eman ziola ziztakoa. Ori dana ikusi zuten iru gazte baditu lekuko. Aiei eskerrak salbatu zala esan zigun, Ema– kumeak ere eskubideak izango dituzte noski. - Bai, bai. Ez dago ukatzerik. Mutillak, bada, auzitara deitu du eta... - Eta oroitzen al zera nolako trastea degun ori? Len ere olako arazo batengatik espetxean egona da ori. Bi illebeteko zigorra eman zitzaion. Orain, berriz, gazteak esan didatenez, neska itotzeko asmoan ornen zebillela. Oroitu zaite, gaiñera, mutil biurri ori ez dala emengoa. Auzitara eramatezkeroz, neskatxa onek ez daki ondo prantzesez, eta itzul– tzaille bat nai ta naiezkoa du. Au, gatñera, auzitara eramaten badezu, inguru auetako emakume guziak emen dituzu; eta lenengo, ta denetan okerrenak, zure emazte eta alabak. Mutil ori biali egin bear da erri ontatik. Zinegotzia zan ezkero, epailleak oso ezaguna zuen au. Bitartean illobari espetxera ikertxo bat egin zion, ea lasai zegoen eta ezeren bearrik bazeu– kan jakiteko. Olako eskarmentu gabeko neska gazte bat zan oraindik, eta lasai samar arkitu zuen. 99

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz