BCCCAP00000000000000000001789

- Baiña neri Iaguntzera etorri diran iru gazte aiek salbatu naute. - Bai. Zuri eraso dizun ori ume ergel bat da; eta, zuk diozunez, erru guziak bereak ditu. Alare, salatuko zaitula seguru bazeundeke. - Barkatu. Baiña nik lenagotik badaukat naiko eskarmentua -osaba-izebei lan txarra egin zuela iruditu ate zitzaien pentsatuz. - Baldinbetan lepoa moztu bazenio ere, ez gen– duen txartzat artuko. Txakurrak bezela ibili bear al degu beti? Lasaitu zaite. Gure babesaren paltarik ez dezu izango, eta iru lekukoak ere Iagunduko dizute. - Besteak ez bezelakoa ate naiz, bada, ni? -Zi!Jn Martinak, malkoak ezin txukaturik. - Besteak bezelakoa zera zu ere. Neskatxa ede- rra zerala ez dizugu ukatuko. Zu ikusita, batzuek "Orixe dek neskatxa palita! Nongoa ate da ori?" esango dute. Baiña millatik bat, beren ustez arra– patzea erreza dalako azio txarra egitera ez da joan– go; ta urtearen buruan mundu biribil ontan olako asko gertatzen da. Zurea bat geiago, aragian beste– tan pentsatzen ez duen jende asko baidago. Neska zerbait lasaitu zan. Etzuen beiñepein mutillak nai zuenik egin. Baiña salatzen bazuen, zer gertatuko zan? Arratsa gaiñera zetorren, eta eguna pake-pakean bukatu ere. Baiña urrengo goizean bi ertzaiñek neska espetxera eraman zuten. Osaba-izebak suminduak geratu ziran: - Ai zer nolako ixkanbillak sortuko dizkiguten! Eta erdiz-erdi gu arrapatuko gaitu, onen babesle bezela. Zuzentasun getago ez al dago Prantzian? Baiña, alare, biak batera zioten: - Illobak onda egin du. Len gertatu zitzaionaga– tik, gorriak ikusten ari da. Berriro erori izan balitz, eta bereak ikasi, benetan gezurtitzat artuko luteke. 98

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz