BCCCAP00000000000000000001789

Iruetako batek ezagutu ere bai. Bai Martina gaixoa ere, atzera begiratzeko beldu– rrak, berekiko iru gazte aiei eskerrak emanaz, larri– tasun ura igaro ondoren, laster zan bere etxean. Atzeraxeagotik jarraitu zioten iru gazteak neska– ri, non bizi zan jakiteko. Osaba atarira ateratzen eta Martina itxumus– tuan, lokatz egiña, etxera sartzen. - Baiña, Martina: lokatzetan zaldaliak irabazten ibili al zera? - Barkatu; baiña, garbitu ta beste soiñekoa jaz– tean, dena kontatuko dizuet. Neska zotinka zetorren, igaro zuen estualditik oraindik ezin lasaiturik. Atarían norbaitzuk izketan nabaitu zituenean, izebak etxe barrundik galdetu zuen: - Nor zan ori? - Martina, gure .illoba, lokatz egiña, negarrez eta iñorekin itzegiteko betarik gabe. Norbait atzetik jarraika baletorkio bezela, lau jauzitan igo da gora. - Zer gertatu ote zaio, bada? - Ez dakit; baiña gauza onik ez. - Eta ezer esan al du? - Bere burua garbitu ta soiñekoz aldatzean eto- rriko dala; eta orduan kontatuko digula gertatu zaion guzla. - Izan ere, bakar-bakarrik dabil tunela dirudien zugaitzpe ortan barrena ta. - Eta nork lagundu bear dio? - Ez. Ori guretzat eziña da. Senar-emazteak izketan ari zirala, garbitu ta alda– tua, oraindik malkoei ezin eutsirik, jetxi zan gelatik Martina. Etzituen osaba-izebak zalantzan eduki nai. Gertatutako guzia garbi-garbi kontatu zien. 97

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz