BCCCAP00000000000000000001789
- Emen, berriz, emaztea eta ni, ezkonberriak. Beste ontan, zillarrezko eztaiak egin genituenekoa, gure zazpi seme-alaben erdian. Zu ere, zure seme– txoa besoan, etziñake gaizki etorriko. - Zaude ixilik. Etzaidazu negarrik egin erazi. - Ezin al ziñezke berriro aren jabe egin? - Baietz uste det nik, orain arte kosta dana ordaindu ezkero. Ura oraindik nerea da. Baiña utzi zazu pakean, An ondo dago. Mojatxoak ondo zain– duko dute. Iru edo lau izango dituzte gaur ere an. Martinaren osaba-izebak kalean bizi ziran, txalet baten antzeko etxe dotore batean, bizitza bakarre– koa. Zailla izango zan ura garbia edukitzen. Aundia zan, ta zoko asko. Aldamenean baratza txiki bat ere bazeukan, utzi samarra. Senar-emazteak bakarrik bizi ziran . Etxeko andrea agindu zalea izaki, denak bere naiera eduki nai geiegia, eta etzuen iñork aren ondoan bizi nai. Martinarekin, berriz, oso ondo konpontzen zan. Kanpoan lana billatu zioten arte , neskak txu– kundu ta martxan jarri zuen baratza, zerbaiten bearra bazeukan eta. Eguraldi txarretan, berriz, bi emakumeak astin– du polita ematen zioten etxeko garbitasunari. Ortan oso ondo elkar artzen zuten. Kontentu samar zegoen an Martina. Bere osabak benetan maite zuen. Baiña bere poltsa utsa. Tarte– ka osabak ematen zion limosna besterik ez. Osaba erriko zinegotzietako bat zan. Elduleku ona zeukan eta ango egoeraren garbitasuna berak egin zion: bertan lan egiñez, prantzesa ikastera eto– rri zala. Bitartean, illobari lana billatu nai zion. Dendari ta tabernariak ere baziran ura pozik artuko zutenak. Baiña ango izkuntzarik etzekien ezkero, atzera egiten zuten. 93
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz