BCCCAP00000000000000000001789
- Nik ez nuen ezagutu. Ni jaio ta bereala il zala uste det -zion Martinak. - Emen, berriz, zure anai-arreba guziak. Baita zu ere, amaren besoetan. Ordurako, ikusten dezu– nez, zu ez besteak kozkortuak ziran. Gazterik gera– tu zan, bada, zure ama alargun. Emen dauden bi auek nere gurasoak dira: zure aiton-amonak. - Izan nituenik ere ia ez nintzan oroitzen. Gure sukaldean ez da antziñakoetaz itzegiten, eta ori ez dago ondo. - Beste bi auek zure aiton-amonen gurasoak dira, argazkiak sortu ziran ezkeroztikakoak. Zure baserrian ere baziran auek. - Orain ez dago, bada. Erre egingo zituzten. - Begiraiezu ondo nola jazten ziran: gizaldiz gizaldi nolako aldaketak egin dituen jantziak berak. Mundu ontan orain jantzi ta erantzi ta ibiltzen ere errezagoak dira. Oraindik zuek ere asiko zerate gizonak bezela galtzekin, eta zuen ezpaiñetan ziga– rroa daramazutela. Par egin zuen Martinak: - Itxura ederra emango genduke! - Galtzekin ez txarra ere. Zigarroak ez dio iñori onik egiten: osasunari kalte eta alperrikako kastua. Gizonak ere obe luteke, ez balute erreko. Beste argazki ontan, nere irugarren anaia eta zure osaba, kaputxinoa, Amerika alde ortan mixiolari berrogei ta geiago urte daramazkiena. Aurten dala uste det etortzekoa, bertan geratzeko asmoan gaiñera, bere bizar aundi orrekin. Soiñeko zakarra, gerrian loka– rri txuria eta sandali zaarrak oiñetako, beste mundu bateko gizona dirudi. Ortarako ere Jauna– ren deia bear. ·- Nik ere badet anai bat apaiza, meza eman berria. Arek ere amaren iritzi zaarrak maite ditu, Gaurko aurrerapenak ez ditu ontzat artzen. 92
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz