BCCCAP00000000000000000001789
Osaba-izeben etxean A NGO ormetara begiratuz, arritua geratu zan, aietatik zintzilik zeuden lauki edo koadroak ikusita. Martinak atsegiñez begiratzen zuela lauki atetara igerriz, ala galdetu zion bere osabak: - Jakin nai al zenduke argazki oiek norenak diran? - Bai; ta pozik gaiñera, erakusteko betarik badaukazu. Gure etxean ez daga gurutze ta san– tuen irudiak besterik. Jakiña, ori ere ando daga. Ezin gentzake txartzat artu. Kristau sinismendunak gera. Baiña gure aurrekoak ezagutu, goraipatu eta aiengatik otoi egitera, ando ezik, beartuak ere bagaude. - Lenengo emen ikusten dituzunak zure aita eta ama dira, ezkonberriak. Bikote ederra egiten dute. Ama dotorea dezu. Onuzkero kaskaildu samarra egongo da, gorputzez batez ere. Arpegiz ez daga gaizki. Baiña oñetatik dabil eziñean. Bere aldameneko ori nere anairik zaarrena da; ni jaio nintzan baserrira, zure ama danarekin ezkondu zana. Ezbearrez il zan gizarajoa, oraindik gazterik. Segan a.ri zala, tximistak erre zuen. 91
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz