BCCCAP00000000000000000001789
Santa Lutxi etorri baiño lenagotik asten ziran egun ortarako dirua aurreratzen. Etzuten jai ortan lotsagarri geratzerik nai izaten. Izan ere, orduan neska gazteak oso gurasoen menpeko bizitzen ziran. Ura geiegia izango zan; gaurkoa ere bai, ordea. Orduan nesketako bat ikusi bear galtzekin eta zigarro,a erretzen! Apaizak eskomulgatuko zuen. Baita elizatik bota ere. Urte guzian eziñean ibiliko baziran ere, egun ori osorik berena zuten. Oparo eta aundikiro igaro nai izaten zuten goizetik arratseraiño. Meza, aldez aurretik enkargatua, askotan beiñe– pein bere itzaldi ta guzi, bai txintxo asko ordaindu ere. Denak joango ziran entzutera, eta Jauna artu ere bai. Goizean au entzun artean, etzan zalaparta– rik asiko errian. Nik gure komentu xarrean entzun nuen emengo jostunak ateratako azken meza. Orí bakarra enkar– gatu zuten; baiña gure organistak, jai orri ospe geiago ematearren, mezetan organoa jo zuen. Uste dezu etziotela eskertu? Buru egiten zue– nak, eskerrak emanez, bost duroko eder bat luzatu zion, eta orduan duroa dirua zan. Olakoak ziran gure jostunak. Andik saillean ateratzen ziranean, kaleko ixkan– billak asiera emango zuen. Ori, beren erretira arte, azitzen-azitzen joango zana. Soiñu-jotzaillea gizonezkoa izango zuten noski. Uste det oraindik emakumeak etzutela zillegi. Gaur egunean, oiek gizonezkoak bezin onak ditugu, eta aukeran gaiñera. Baiña orduan neskak ortatik baz– tertuak izango ziran. Jana jarri, josi eta fameliko martxa eraman bes– terik etzitzaien erakutsiko. Etxe barreneko gora– beera eraman; ortarakoxe zan orduan emakumea. 9
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz