BCCCAP00000000000000000001789
- Ni pozik geldituko nintzake zuekin, baiña emen nagoenik ez abisatzekotan. Ez det egundo nere amaren konbentu santu artan bizi nai. - Aspaldian ez degu aiekin artu-emanik, aserre ez bagaude ere. Zure aita il zanean, nere senide partea ukatu egin zidan zure amak, eman bearra etzan ikaragarria baiña. Orduan, aurra ere utzi egin dezu. - Zer egingo nuen, bada? Oraindik amasei urte bete gabeak; etxetik biali; lanik ere ez nik. Amak, etxetik bialiagatik, lagunduko zidala uste nuen. Bi edo iru aldiz madarikatu niñun, fameliko lotsa nintzala. Fraisoron geratu da. Nik baiño obeto zain– duko dute an. Supritzen baiño, obe det askatasu– nean nere bizimodua atera. - Ondo dago. Atoz gurekin orain, ostatuan baz– kaltzera; eta gero elkarrekin joango gera. An ondo pentsatuko degu zurekin zer egin gentzaken. - Baiña, mesedez, ez abixurik biali. Igesi egingo det, bestela. - Itzekoak gera. Abisatze orí zure esku uzten degu. Bazkaldu ta aiekin hatera joan zan. Biak euskal– dun garbiak ziran. Uste gabeko atsegiña! Eskerrak Errenderiko osaba-izebei. Poztu zan Martina. Orain etzuen eskean ibili bearrik. Beretzat arraixko txarreko lana zan ura. Martina zoriontsu etzan noski. Ezin kendu zuen bere seme Martintxoren oroitza burutik. Nola ote zegoen? Oraindik aurtxoa zan eta urte pareren baten buruan etzuten eramango noski. Orain zan lekuan ondo zegoen. Ederki aziko zuten ura, berriz, zekiela beiñepein ikusiko zuen itxaropenik ez bazeukan ere. Baiña, zegoen egoeran, ezin ziteken oso zoriontsu arkitu. 89
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz