BCCCAP00000000000000000001789

"Igesi egitea erreza den -zion berekiko-. Baiña orain nora joan bear den? Nik emengo mintzaira etzekiñat; eta eskean astea, berriz, arraixko txarre– koa neretzat". Joan zan berriro Ama Birjiñaren aurrera. Donos– tian bizi ziran osaba-illobak ari ziran beren famelie– kin errosarioa errezatzen. Estu zan, baiña aiek ikusi gabe aldegin zuen andik ere. Ibildeuna, prozesioa, atera zan elizatik. Gure Martina, ia zer erabaki artu ezin asmaturik, saille– an sartu zan. Begira ere jende asko zegoen. Bai aguro Martina oartu ere berari begira-begira jartzen zirala batzuk; eta etzituen bere ezagunak. "Besteak ez bezelakoa ote naiz, bada, ni?" Begira zeuzkanak senar-emazte batzuk ziran. Ez bazuten ezaguna ere, aiek antzeman zioten gazte ura nor zan. - Aizazu, Pello -zion emazteak senarrari, egu– nerokoak zekarren argazki batí begira eta gizonari erakutsiz-: or dagoen neskatxa eder orí ez al da gure illoba? - Martina esan nai dezu? Etxetik iges egin duena? - Bai; uraxe herbera. - Jantzia beiñepein berdintsua darama. Gipuzkoako egunerokoak lenengo orrian zeka– rren neskaren argazkia, nola galdu zan, txeetasun batzuekin. Etziran orduan itzegitera ausartu. lbildeunean beraren atzetik jarri ziran, abeto ezagutzeko. - Zalantzarik gabe, gure illoba Martina da -zion senarrak-. Bere amaren antz aundia dauka. Amasei urterik ez ta etxetik iges! - Neskatxa bikaiña da -zion -emazteak. - Onen ama ere emakume bikaiña da gorpu- tzez; baiña aukeran arroegia. 87

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz