BCCCAP00000000000000000001789
Joandako geienak bazeramaten andik oroigarriren bat ekartzeko asmoa, agian etzirala geiago azalduko ta. Nik, izaten naizen aldiero, zerbait ekartzen det. lrabazirik ez dakarren lekuan ere ibiltzen da jendea. Martina ere an zebillen; baiña gutxi begiratzen zion ango sal-erosketari. Beste buruauste larriago– ak zeramazkien berekin. Baiña, lenengo, Ama Birji– ña azaldu zan lekura joatea izan zan. Jendez gaiñezka zegoen ura, enda guzietakoak. Nola edo ala sartu zan barruraiño. Ama Birjiñaren aurrean belauniko jarriz, biotz-biotzez egin zizkion bere eskariak, eta azaldu ere bai bere kezkak, eta gaizki egindakoen barkamena eskatu. Bere amaren alde ere otoitz egin zion. Ordu artan, bere lagun guziak ere gogoan zeuzkan. Eta nola ez Fraisoron utzi zuen semetxoa? Berarentzat eziña zan ezkero, zaintzeko maitasunez ura. Amak zerbait ona erantsi zion alabari: sinismen bero bat. Bera zebillen bezela garbi irauteko, zerbai– ten bearra izango zuen. Donostitik joandakoak meza zuten Ama Birjiña azaldu zan zulo artan. Gotzai jaunak ospatzen zuen. Itzaldi labur bat ere bai bi izkuntzetara, eus– keraz eta erderaz egiña. Abestiak, berriz, denak euskeraz. Martina laster zan egundo olakorik entzungo etzuen lekuan. Beraren belarriak abesti berrietara oitu bearko zuten. Ezker aldera eta ia bertan etzuen, bada, jostun– degiko maixtra ikusi? Ura aren !arria! Poliki-poliki atzeratu zan, eta laster aldegin zuen andik. baiña berriz etortzekotan. Atsegiña zitzaion txoko ura. Egoartea geldi-geldi bazijoan. Martinaren goseak etzeukan txantxarik. Zerbait artu zuen, baiña ezer gutxi. Diru-poltsa ere zimurtu zitzaion. 86
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz