BCCCAP00000000000000000001789
gaztedia arrotzen ari zala; eta, orí ez bazan mozten, eskandalo ikaragarriak ikusteko geundela. Mutillekin jolasten ikusten baniñun, batez ere elkarri elduta, oraindik biok umeak izan arren , serio-serio erritan emango zidan, eta ez nuen bere errita eraso ori zergatik zan jakiten. Jolastea etzi– dan galeraziko. Bai, ordea, elkarri elduta. Ordurako naiko buruausteak ematen nizkion amari, dantza lotu zikin ortan ez ote nintzan naas– tuko . Ortan zebiltzanak, bere iritzi estuan, dea– bruak ziran. Orduko goxotasunak aztuta, bat-batean ala dio: - Orra egun batetik bestera gure zeru txikia itxi! Orain etzeukan amak neretzat alako goxotasu- nik. Ni lengoa nintzan. Ezin ulertu zuen amaren aldaketa negargarri ori. Baiña Martinari azkeneko oroipen triste auek negar egin arazten diote. Munduan geiena maite duena ura izáki ta aren igesi ibili bear! Lurdesa joango zan, bada; baiña bakarrik. Ama Birjiñari eskerrak eman nai zizkion, eta laguntza eskatu. Eta, bitartean, bere lagun ta adiskideak sekula billatuko ez duten lekuan ezkutatu. Oldozpen auek buruan zerabilzkiela, Lurdesa joateko agiriak ateratzera urbildu zanean, bere eza– gun bat ikusi zuen an, artzeko zai zegoela; eta, ura andik joan zan arte, etzan azaldu. Anaiak eta osabak emandako dirua bazeukan oraindik. Arekin ordainduko zuen txango ura. Eze– ren eragozpenik gabe igaro zan níugatik beste alde– ra. Andik aurrerakoa egiña zeukan. Agur !:!gin zion, bada, bere ustez betiko, Euskal– -En:iari. 84
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz