BCCCAP00000000000000000001789
neko asi ta ezeren okerrik ez bazan beiñepein. Aur– tengoan bakarrik eta aske egingo zuen. Ori dena, indarrezko erorikada billau ura baiño lenagotik. Benetako maitasuna zion amak garai zoragarri aietan. Etzuten orduan aren begiak Marti– natxo besterik ikusten. Baiña zoritxarrean ezagu– tzen da baten biotzaren berri; benetan nork maite duen, anaiak ederki erakutsi zion bezela. Musu gutxi, baiña beartzean lagundu. Ordu zoragarri aiek gogoratuz, ala zion berekiko Martinak: - Martinatxo, nere biotzaren zatitxoa -esango zidan amak, musuka jan bearrean-, Lurdesa joan– go al gaitun? - Bai; pozik gaiñera, amatxo -eta ni jauzika asiko nintzan zoriontsu. Beste seme-alabak etxean utzita, biok joango giñan. Bidean topatzen genituen guziei nitzaz itzegingo zien, nere doai ta graziak aupatuz. Ni nintzan etxe– ko aingerua, beste guziak kanpora aldeginta. Au etzan egi osoa. Joan Joxe etxera ezkondua zegoen; eta, eskerrak oni ta bere emazteari, base– rriak gorakada aundia egin zuen. Ni nintzan bere biotzaren atsegiña. Senarra il zitzaion ezkero, bere bakardadea alaitzen niona. Ori ez dakit egia dan; bere jostaillua beiñepein bai, amalau bat urtera arte. Andik aurrera, nik ere askatasuna nai nuen. Alare, ura beti berean zegoan. Iritzi estuak sartu nai zizkidan; baiña etzuen iritxi. Ni aske-zaleago, alaiago ta jostariago atera nintzan, Gorputzean bakarrik det nik amaren antza. Bere antzeko lagunetara biltzean, bere itzaldia etzan besterik: askatasun geiegia zegoela gizartean; 83
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz