BCCCAP00000000000000000001789

- Gero, santuak jazten ariko dituk. Bost egun atsegiñak igaro zituen. Diru mordoxka bat ere eman zioten, eta Lurdesko bideak artu zituen. Martillaren asmoak auek ziran: Lurdeserako aitza– kitan, an inguruan bizi ziran osaba-izeba batzuen etxera joan, billatzen bazituen beiñepein. Ez baizekien non bizi ziran. Arpegiz ere etzituen ezagutzen. Baiña bazekien bere amarekin etzutela artu– -emanik. Onek etzituen. bada, bere begikoak; eta. Lurdesa joaten zanean amarekin batera, etzion bein ere aien berririk emango. Osabak aita zanaren anaia izan bear zuen . Ordurako agian jakingo zuten illobaren zoritxarra– ren gora-beeren berri. Aita il zanean, etxeko ondarearen arazoa izan bear zuen guzia. Bere amak, beiñepein, beti gaizki itzegiten zuen Frantziko osaba-izebatzaz. Martinaren berri ikasi bazuten, Paulak edo anaiak esanta izango zan. Baiña ikasiko zuen bes– teren baten lana zan edo ez. Orain, beiñepein, lenengo Lurdesa joango zan. An ondo pentsatuko zuen nolako ta norako bidea aukeratu. Bazekien urrengo eguna igandea zala eta Donos– titik egundoko erromeria egingo zutela urtero beze– la. Gipuzkoako eliz-barrutiak antolatutako errome– ria, gaiñera. Aiekin hatera joango zan Lurdesa, eskerrak emanaz gaiñera, Ama Birjiñari ordu estu aietako laguntza eskatzera. Baiña urduri zijoan, ezagunen batzuk arkituko zituen beldurrak. Sagua katuaren igesi bezela zebi– llen, erne asko, ez baizuen non zebillen iñork jakite– rik nai. Ango berri ikasia zan. la urtero egiten zuen txango ori, bere amarekin batera, zazpi urte zitue- 82

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz