BCCCAP00000000000000000001789

Nor zan Santa Lutxi orí? Martiri bat eta gure bistaren babesle bezela Elizak aukeratua. Bista ona izan edo txarra, ori degu bitarteko, eta orí daga jos– tunen zaindari bezela berezia. Jostunak bista ona bear dute daukaten lanerako. Nekegarria da bene– tan, eta bista auldu edo galtzeko arraixkoa. Gure gaztetan, jairik maiteneetako bat zan Santa Lutxi eguna. Urteak zuen zalapartatsu ta errikoiena, gaiñera. Emakumezkoak, batez ere neska gazteak, oso– -osorik goizetik arratseraiño egun orí berena zuten. Baiña aurrerapenak moztu du alako jai ixkanbilla– tsua, eta penagarria da benetan. Gaztediaren benetako jaia, neskentzat ezik, mutillentzat ere. Esan degunez, urtean zuten jairik alaiena. Txuxen aitortzezkeroz, jostunak jarria zan; baiña mutillak etziran atzera geratuko, Jakiña, nes– kak orí nai zuten. Galtzadunik gabe jai orrek etzeu– kan piper eta gatzik. Baiña auek, alare, erne ibili bearra zeukaten. Bat askoren artean arrapatzen bazuten, galtzak kendu ez besteak eg¡ngo zizkioten. Jai orrek indar aundia zeukan garaian ezagutu nuen nik. Josteko tresnak, aro baten antzekoa, eskuan artuz, neska gazte sailla, baserritar eta kaletarrrak, goizero jostundegira joango ziran. Serio asko eta betizu batzuen antzera banaka zoazenean. Baiña alkarrengana biltzen ziranean, askatzen zitzaien mingaiña. Biotza ere bai atsegindu. Jostundegi oiek benetako euskaltegiak ziran. !ñongo abesti eta bertso berri edo zaarrak, oietatik zabaltzen ziran Euskal-Errira. Don Manuel Lekuonak zionez, jostundegira zebi– llen bere arreba batek eraman zion Joan Krutz Zapiraiñek idatzitako Santa Jenobebaren bizitza. 8

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz