BCCCAP00000000000000000001789

Martina A INBESTE aldiz aipatutako Martina, errian alako naigabe ixil bat utzita galdu zana, ego– era triste artan ainbeste iseka bere lagunak eginda– ko neskatxa alai, goxo, eder ura, bizi zan oraindik. Etzuen, askok uste bezela, bere bururik galdu. Len esan bezela, Fraisoroko ateetan semea utzi ta aldegin zuen andik, norbaitek ikusteko beldu– rrak, atzera begiratu ere gabe, damutu ta berriro aurtxoaren billa etzedin etorri. Baiña leku segurura ezkutatu zanean, Madalen batek bezela negar egin zuen. Aurtxo ura utzi bea– rrak biotza lertzen zion. Ordurarteko gora-beerak gertatu zitzaizkion bezela, biak suprituko zuten; eta edozer astakeri egiteko zirikaldiak ere bai, moztuko zituen orrekin. Orrela, Martintxo leku seguruan geratu zan. Bai-baizekien lekaimeak maitasunez beti zainduko zutela. Baiña berak supritu bearko zuen bere bizi– modua ateratzeko, eta erlemandoetatik bere burua zaintzeko. Oraindik gaztea zan, eta askatasunean etorkizu– nak irripar egiten zion. Aixa aterako zuen bere 78

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz