BCCCAP00000000000000000001789
- Eta nik orrekin zer ikusi daukat? - Esan ez dizugu zu bezelako gizon zakar bat zala? - Ni ez naiz aurten arte onera azaldu. - Gezur biribilla diozu. Igaz ikusi ziñutenak, ura bera zerala esan digute. Oraingoz barkatzen dizugu; baiña mesedez, etzaite inguru auetara azal– du. Bestela, zure bizia arraixkoan geratuko da. Emendik ez bazera joaten, bertan garbituko zaituz– tela dio erriko jendeak. - Nik eskubide osoa daukat nai detan lekuan ibiltzeko. - Orixe galeraztera gatoz, bada. Gu, epailearen aginduz, zu emendik bialtzera etorri gera. Eta aurrean artu ta ateratzen asi ziran. - Ortarako ez dago eskubiderik eta ez nauzute bialiko! Eta gogor egiten asi zan. Ez leku txarrean, bi gizaundi gazteren aurka. Bizar aundia, bada, gaizto jarri eta lenen eldu zionari begiondoko bikain bat eman zion. Baiña ordain garestiak kobratu zituen. Besagain batzuk epelak eman zizkioten. Joan Joxek dena ikusi zuen, eta bere kasa ala ornen zion: - Nik ez dakit ondo egiten duten edo gaizki. Baiña oiek ere beren eskubideak izango dituzte. Beren buruak babestu besterik ez dute egin. Bi masaillak gorri-gorri zituela, eta bi eskuak lotuak, bota zuten txabolatik. Joan Joxek, artara ikusi zituenean, "Ondo egiña! -zion berekiko-. Lenago ondo atera zitzaikelako, beste inoxenteren baten billa al entorren? Nere eskuetan erori baintz, beste orrenbeste egingo nin". 76
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz